795 milioi gehiago jaso dituzte foru ogasunek

2018ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Zerga bilketaren aurreikuspenak bete ez, gainditzeko moduan dirudite foru ogasunek. Atzo zabaldutako datuen arabera, urtarrilaren 1etik urriaren 31era arte 12.446 milioi euro jaso dituzte zergetan, iaz epe horretan baino 795 milioi gehiago (+%6,8).

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunei 2.260 milioi euro geratzen zaizkie urriko Finantzen Euskal Kontseiluan aurtengorako kalkulatu zuten bilketara iristeko (14.706 milioi). Eskuragarria dirudi kopuru horrek, nahiz eta aurten aldundiek ez duten jasoko iaz Madrildik urtearen amaieran jasotako oparia, kupoari buruzko akordioak ekarritako dirua.

Hiru lurraldeetan doa ongi bilketa. Bizkaiak 6.903 milioi jaso ditu, %6,2 gehiago. Gipuzkoan, berriz, 3.717 milioi jaso ditu zergetan (+%7,3), eta 1.826 milioi Arabak (+%8,4). Zuzeneko zergetan, elkarteen gainekoak izan ditu gorakada handienak —%20tik gorakoak Araban eta Bizkaian—.

Nafarroan ere gora doa bilketa: irailera arte, 2.215 milioi izan dira, 135 milioi gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.