Azken sailkatuari egingo dio bisita gaur Baskoniak Euroligan, Zalgirisi

2021eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bitci Baskonia ezinean ari da denboraldi honetan Euroligan. Jokatutako hamabi partidetatik lau baino ez ditu irabazi, eta zortzi galdu. Sailkapenaren behealdean dago, horrenbestez. Gaur, joera hori aldatzen hasteko aukera paregabea du, azken sailkatuaren pabiloian jokatuko baitu, Zalgiris Kaunasenean (19:00). Baina arabarrak ez dira fio. Izan ere, Zalgirisek irabazi egin ditu jokatutako azken bi neurketak. Surne Bilbo Basketek Stefan Peno joko antolatzailea fitxatu du, Rafa Luz min hartuta baitago. 24 urte ditu, eta 2016-2017 denboraldian Bartzelonan jokatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.