Placido Domingo salatu dute, sexu jazarpena egotzita

Placido Domingo tenorra, artxiboko irudi batean. CHRISTIAN BRUNA / EFE.
2019ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
SEXU ERASOAK.Zortzi abeslarik eta dantzari batek Placido Domingo tenorra salatu dute, sexu jazarpena egotzita. Harekin sexu harremanak izateko presioa egiten zien euren ibilbideko lehen urteetan, Associated Press AEBetako berri agentziari azaldu diotenez. Trukean lana eskaintzen ziela adierazi dute, eta, harremanak izan ezean, lanik gabe utziko zituela egiten ziela mehatxu. Salaketa ipini duten bederatzi andreetatik, Patricia Wulf mezzosopranoak eman du argitara bere izena; gainerakoek anonimotasunean gorde nahi izan dute, haien karrerek jasan ditzaketen kalteak direla eta. «Diodana egia dela berretsiko duen lekuko bat daukat», jakinarazi du Wulfek. Salaketak «oso kezkagarriak» eta «zehazgabeak» direla esan zuen atzo Domingok, eta duela «gutxienez 30 urteko» kontuak direla.

Salzburgoko (Austria) musika jaialdiko buru Helga Rabl-Stadlerrek babesa agertu zion Domingori; errugabetasun presuntzioari eutsi, eta berretsi zuen tenorra jaialdian izango dela hilaren 25ean eta 31n, aurreikusi bezala. Filadelfiako Orkestrak, berriz, bertan behera utzi du Domingori haren egoitzan irailaren 18an abesteko egina zion gonbita. Los Angelesko Operak —Domingo da zuzendaria— ikerketa propioa egingo duela iragarri zuen salaketak publiko egin berritan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.