Erresuma Batuak ezezkoa eman dio EBren eskaerari

Michael Gove. WILL OLIVER / EFE.
2020ko irailaren 11
00:00
Entzun
LONDRES. Erresuma Batuko Gobernuak ez du erretiratuko barne merkatuari buruzko bere lege berria, zeinak auzitan jartzen dituen Europako Batasunarekin Ipar Irlandari buruz sinatutako akordioaren hainbat puntu. Boris Johnsonen gobernuko Kabineteko ministroak, Michael Govek, ordu gutxiren buruan eman zion ezezko erantzuna Europako Batzordeko presidenteorde Maros Sefcovicek aurrez aurre bilera batean aurkeztutako ultimatumari.

Batasunaren ordezkariak hilabeteko epea eman zion Londresko gobernuari legea erretiratzeko; bestela auzibidera joko dutela iragarridu Sefcovicek.

Horiek horrela, Erresuma Batuaren eta EBren arteko etorkizuneko harremana adosteko negoziazioak haustear daude. Gaur da amaitzekoa zortzigarren negoziazio itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.