Noiz sortua: 2019-01-19 00:30:00

Mayk solas «eraikitzailea» eduki du 'brexit'-az Merkelekin

Berlinek esan du Bruselak eta Londresek egindako akordioa berriro irekitzeaz eztabaidatu behar dela

Berria -

2019ko urtarrilak 19

LONDRES. Bruselak eta Londresek brexit-erako adostutako akordioa atzera bota zuen Komunen Ganberak asteartean, eta B plana zehazteko lanean jarraitzen du Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak. Haren bozeramaileak atzo jakinarazi zuenez, bere kabineteko hainbat ministrorekin bakarka bildu zen Erresuma Batuko lehen ministroa. Bien bitartean, EB Europako Batasunarekin ere ari da negoziatzen. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin telefonoz hitz egin zuen Mayk atzo, eta solasaldia «eraikitzailea» iruditu zitzaion. Donald Tusk Europar Kontseiluko presidentearekin eta Jean-Claude Juncker Europako Batzordekoarekin ere mintzatu zen. Tuskek Twitterren adierazi zuenez, «Erresuma Batuak eman beharreko hurrengo pausoak» izan zituzten hizpide.

Heiko Maas Alemaniako Atzerri ministroaren esanetan, EBko kideek akordioa berriro irekitzeaz eztabaidatu beharko lukete. «Baina klubeko kide guztiak ados badaude soilik».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

Donostiako Zurriola hondartza, atzo. ©Gorka Rubio / FOKU.

Murgak ohartarazi du ezin direla errepikatu hondartzetan ikusi diren irudiak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Jende pilaketak saihesteko eta hondartzen erabilera «dinamikoa» egiteko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Aisialdirako bada, garraio publikoa ez erabiltzeko eskatu du, «jende asko dagoenean».

Haur bat, jolas parke baten ondoan, Zarautzen. / ©Gorka Rubio, Foku

Eguneko udalekuak baimenduko dituzte hirugarren fasean Hegoaldean

Jon Ordoñez Garmendia

70 urtetik gorakoentzako ordutegiak desagertuko dira. Hogei pertsona arte elkartu ahal izango dira, baina ezingo da probintziatik atera oraindik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna