FARC-EPk bere armategiaren %30 NBEren esku utzi du dagoeneko

2017ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
BOGOTA. Rodrigo Londoño Echeverri Timochenko FARC-EP Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileetako buruak atzo jakinarazi zuen taldearen armategiaren %30 NBE Nazio Batuen Erakundearen Kolonbiarako Misioaren esku dagoela dagoeneko; 2.300 bat arma dira. Taldeko buruaren iragarpenaren ostean, NBEren misioak baieztatu egin du informazioa, eta adierazi du aurrerapen handia dela bake prozesuan. Luciano Marin Arango Ivan Marquez FARC-EPren negoziazioetarako buruaren iritziz, «konpromisorako borondatea» erakusten du. Hilaren 20an amaituko da armak emateko epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.