Baskoniak Bartzelona hartuko du gaur, Buesan

2021eko abenduaren 30a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bitci Baskonia, herenegun Zaragozaren kantxan jipoia hartu eta gero, Euroligan garaipena lortzeko premiaz ariko da gaur Bartzelona liderraren aurka, Buesa Arenan (20:30, DAZN). Zalantza dago Neven Spahija gasteiztarren entrenatzailea taldea zuzentzen izango ote den, COVID-19an positibo eman baitu. Gaur aulkira itzultzen ez bada, David Gil bigarren teknikariak hartuko du berriz ere taldearen gidaritza.

Alec Peters, bestalde, aurtengo denboraldian kantxara lehendabizikoz ateratzeko moduan izango da. Estatubatuarra taldekideekin batera entrenatu zen atzo. Arturs Kurucs, aldiz, ez da zerrendan izango. Baskoniak ez du urrundu nahilehen zortzikotearen multzotik; hiru garaipenera dauka Anadolu Efes zortzigarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.