Katalunia

Espetxeratzeak arbuiatu dituzte Nafarroan

2018ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordeak arbuiatu egin du iragan ostiralean Kataluniako bost diputatu espetxeratu izana. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Ezkerrak batera aurkeztutako adierazpen instituzionalak dei egin dio Espainiako Gobernuari, «estrategia errepresiboa» alboratu dezan, eta babesa agertu die kartzelatutakoei. PPk, PSNk eta UPNk adierazpenaren aurka bozkatu dute.

Halaber, Kataluniako «salbuespenezko egoera» salatu dute Euskal Herriko, Kataluniako, Galiziako eta Espainiako hainbat sindikatuk. Besteak beste, espetxeratuak aske uztea, 155. artikulua bertan behera uztea eta Kataluniako erakundeak berrezartzea eskatu dute. Sinatzaileen artean daude ELA, LAB eta Steilas.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.