Koronabirusa Frantzian

Parisko fiskaltzak ikerketa bat hasi du pandemiaren kudeaketagatik

2020ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
PARIS. Martxoaren amaieratik 60 salaketa baino gehiago aurkeztu dituzte Frantziako Gobernuaren aurka, pandemiaren kudeaketa txarrarengatik. Besteak beste, bizitzak arriskuan jartzea, laguntza ukatzea eta zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egozten dizkiote. Salaketok ikusita, ikerketa bat abiatzea erabaki zuen atzo Parisko fiskaltzak.

Remy Heitz fiskalak azaldu zuenez, pandemia garaian hartutako neurriak «egokiak» izan ote diren eta horiekin deliturik egin ote den argitzea da ikerketaren helburua. Horrekin batera, adinekoen egoitzetan izandako hildakoak ikertzen hasi da Polizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.