Hizkuntzen aldeko gutun bat eman diote Macroni

2020ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
PARIS. Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen kolektiboko delegazio bat Parisko Eliseoan izan zen atzo goizean, eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteari hitzordu bat galdegin zioten hizkuntza gutxituen irakaskuntzaren harira dituzten kezkak azaltzeko.

Okzitaniako, Bretainiako, Alsaziako, Korsikako, Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat hautetsi eta ordezkarik osatzen dute Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen kolektiboa. 2019. urteko azaroan Parisera joan ziren, eta Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroaren aitzinean ehunka lagun bildu ziren hizkuntza gutxituen irakaspena defenditzeko. Ministroaren ordezkari batekin bildu ziren egun hartan, baina, jakinarazi dutenez, ez dute «inolako segidarik» izan bilkura hartatik.

Frantziako lehendakariari helarazi dioten gutunean Blanquerrek egindako erreformek hizkuntzetan dituzten ondorioak salatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.