Militarrekin hitz egiteari uko egin diote Myanmarko matxinoek

Atzeratu egin dute Aung San Suu Kyi herrialdeko agintari ohiaren aurkako epaiketetako baten epaia

2022ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
BANGKOK. Su-eten bat lortzea helburu izango zukeen negoziazio mahai bat proposatu die Myanmargo junta militarrak matxino talde nagusiei, baina horiek uko egin diote planteamenduari, edo ez hotz ez bero utzi ditu. 1948an independentzia lortu zuenetik —Erresuma Batuaren kolonia bat zen—, zenbait matxino talderen eta armadaren arteko gatazka bat dago herrialdeko toki batzuetan.

The Irrawaddy egunkari digitalak atzo argitaratu zuenez, CNF Chin Fronte Nazionalak, esaterako, uko egin dio «egungo baldintzetan» armadarekin hitz egiteari. Iazko otsailean estatu kolpe bat eman zuenetik, Min Aung Hlaing jenerala buru duen junta militar bat dago boterean, eta larrialdia dago ezarria.

KIA Kachinen Independentziarako Armadak, bestalde, ez du oraindik erabaki bat hartu, baina Naw Bu gerrillaren buruzagiak nabarmendu du elkarrizketek ez luketela fruiturik emango. «70 urtez baino gehiagoz eduki dituzte elkarrizketak talde etnikoekin, eta emaitzak inoiz ez dira onak izan. Oraingoan ere ez dira onak izango».

Auzitegi militar batek, berriz, atzeratu egin zuen, atzo,Aung San Suu Kyi herrialdeko agintari ohiaren aurkako epaiketetako baten epaia. Haren aurkako hainbat auzibide daude irekita.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.