Parisek funtzio publikoaren lege proiektua egin du

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
PARIS. Funtzio publikoa «modernizatzeko» lege proiektua onartu zuen atzo Frantziako Gobernuak. Indarrean jartzen bada, administrazioek are errazago izango dute postu batzuk kontratupeko langileekin betetzea —bostetik bat dira jada—, langile funtzionarioak hartu beharrean. Aukera hori zuzendaritza postuetan zabaldu nahi du gobernuak. Gainera, proiektu kontratua sortuko du, lan jakin batzuk egiteko kontratua.

Testua sindikatuekin negoziatu du Edouard Phillippe lehen ministroak, baina akordiorik gabe bukatu zituzten bilerak. Zazpi sindikatuk proiektu- aren aurkako mobilizazio egunera deitu dute maiatzaren 7rako. Salatu dutenez, funtzio publikoa ahulduko du, eta lan baldintzak hondatu, eta gastua txikitzea du helburu bakarra. Frantziako Gobernuak ez du ukatu dirua aurreztu nahi duela funtzio publikoan —BPGaren hiru puntu—, eta 120.000 lanpostu kendu nahi dituela. Hain zuzen ere, testuak erraztu egiten du lanpostua galtzen duten funtzionarioak administrazioaren beste ataletara eramatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.