Mondragon Team Academy sareak 1.300 ekintzaile bildu ditu hamar urtean
2018ko maiatzak 16
BILBO. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean sortutako ekintzaile sareak hamar urte bete ditu. Mondragon Team Academyk 1.300 ekintzaile ditu dagoeneko. Europan, Asian eta Amerikan zabaldurik daude haiek; sareak laborategiak ditu Irunen, Bilbon, Oñatin, Madrilen, Bartzelonan, Queretaron (Mexiko), Seulen (Hego Korea), Punen (India) eta Shanghain (Txina).