Inbertsioei eusteko funtsa nahi du Bruselak

2018ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
BRUSELA. Bi finantzaketa tresna berri indarrean jartzeko eskatuko die Europako Batzordeak estatu kideei. Eurogunerako aurrekontu esanguratsu baterako «gogorik» ez dagoela onartu du Pierre Moscovici Ekonomia komisarioak, eta, horren ordez, baldintzapeko mailegu sistema bat proposatu dute, krisiak daudenerako.

Krisi batek herrialde bat astintzen duenean, gobernu horrek inbertsio mailari eusteko balioko luke funtsak. Dirua ezingo litzateke erabili beste edozein programa sozial edo ekonomiko ordaintzeko. «Lehen elkartasun tresna litzateke EBko aurrekontuan».

Erreformak egiteko 25.000 milioi euroko funts bat ere proposatu du Batzordeak. Dirua nahi duenak hiru urterako plana adostu beharko luke Bruselarekin, eta programa amaitzean eskuratuko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.