Espainiako inbestidura saioa. Euskal ordezkariak

Adanerok Sanchezi egotzi dio Nafarroan NS baztertzea

2019ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
NAVARRA SUMA. Carlos Garcia Adanerok ordezkatu zuen atzo Sergio Sayas Navarra Sumako Espainiako Kongresuko diputatua. Hitzaldian, Adanerok Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidente eta PSOEko presidentegaiari egotzi zion Nafarroan EH Bildurekin ituna egitea: «PSOEk Nafarroan EH Bilduren babesa nahi du. Alderdi horrek ez du iraganeko arazoa, gaur egungoa baizik, oraindik ETAren terrorismoa gaitzesten ez duelako».

Adanerok Sanchezi leporatu dio Nafarroan EH Bilduren bidez Maria Txibite PSNko Nafarroako lehendakarigaia presidente egitea. Ciudadanosek eta PPk Sanchezen inbestidura erraztekotan, hori eten behar duela ohartarazi dio: «Hor erakutsiko du ea [Pablo] Casadori eta [Albert] Riverari egindako eskaintza benetakoa ote den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.