Proiektu handien aurka, protestara deitu dute urrirako

2021eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Araba Bizirik! Lurra defendatuko dugu! lelopean manifestatzera deitu dute urriaren 23rako, Gasteizen. AHTrik Ez, Arabako Mendiak Aske, Elikadura Iraunkorraren Aldeko Mugimendua, eta Proiektu Honi Ez plataformek egin dute protestarako deia. Jada abian dauden «industriako makroproiektuak berehala geldiarazteko» eskatu dute: zentral eolikoak, parke fotovoltaikoak eta AHTaren proiektua, hain zuzen.

Lurraldeko mendilerroei berdin eustearen alde mintzatu dira, eta «zatiketa» eragotzi behar dela esan dute. Bestalde, salatu dute parke fotovoltaikoek «arriskuan» jarriko dituztela bertako nekazaritza eta abeltzaintza. Eta nabarmendu dute AHTarekin batera doan plataforma berriak ere ondorio «neurrigabea» izango duela. Uste dute proiektu horiek «multinazionalen etekinei» egingo dietela mesede: «Premiazkoa da horiek geldiaraztea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.