UPN PPrekin batera aurkeztuko da foru eta udal bozetara

EAJk erabaki du Espainiakoetan Geroa Bairen formula errepikatzea, baina ez du argitu izen horrekin izango den

2019ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
IRUÑEA. UPNren Kontseilu Politikoak erabaki du berriz ere PPrekin aliantza egitea. Batera aurkeztuko dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara, eta baita Nafarroako Parlamentuko eta udaletako bozetara ere. Javier Esparza UPNren presidenteak azaldu duenez, «testuinguru konplexu bati» aurre egiteko batu dira: «Katalan eta euskal nazionalistei aurre egiteko». UPNko militanteen %72k eman dute aldeko botoa, eta %23k aurkakoa. UPNko buruzagiak esan du akordio horrekin PPrekin «elkarlan instituzional eta egonkorra berreskuratu» nahi dutela. 2008an, PPk hautsi egin zuen harremana, UPNk Jose Luis Rodriguez Zapateroren (PSOE) gobernuaren aurrekontuak babestu zituelako.

EAJren Aberri Batzarrak, bestalde, onartu du Espainiako bozetara Atarrabia Taldearekin eta independenteekin batera aurkeztea. Ez dute argitu hauteskunde horietan Geroa Bai izena ala beste bat erabiliko duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.