Legebiltzarra, software libreko plataforma eske

2022ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko hiru alderdi nagusiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote hezkuntzan software librerako bidea egiteko. EH Bilduren ekimenez, erdibideko zuzenketa bat sinatu du EH Bilduk berak, baita EAJk eta PSE-EEk ere. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote proba pilotu bat egiteko, eskoletan software askeko plataforma bat garatzeko: «Tresnen osagarritasun printzipioa eta ikastetxeen autonomiaren printzipioa errespetatuz, hezkuntza digitalerako plataforma integral bat garatzeko proiektu pilotu bat definitu, garatu eta abian jar dezala zenbait ikastetxetan». Erantsi dutenez, plataforma hori «software libreko soluzio teknologikoek» osatuko dute.

Hain zuzen, software librearen aldeko apustu irmoa egin dute hirurek, eta gobernuari zuzendu zaizkie, eskaera hau eginez: «EAEko ikastetxe guztietan hezkuntza digitala gauzatzeko software askearen erabilera sustatu dezala, informazio saioak eta prestakuntza emanez ikasleei, familiei eta irakasleei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.