Zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati andre bat jotzeagatik

2022ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
BAIONA. Herenegun, Baionako Auzitegiak zortzi hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu zuen 41 urteko gizon bat, haren bikotekide ohia jotzeagatik. Maiatzaren 10ean gertatu zen erasoa, Hazparneko hotel batean (Lapurdi). Gizona jadanik epaitua zuten indarkeria matxistagatik, eta andrearengana hurbiltzeko debekua ezarri zioten. Alta, debekua urratu zuen gizonak, eta ukabilkada bat eman zion andreari aurpegian. Baionako Auzitegiko epaileak jakinarazi duenez, beste delitu batzuengatik ere epaitua izan zen gizona: guztira, 24rengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.