Erresuma Batua %1,4 hazi da, datu txikiena 2009tik

2019ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
LONDRES.Brexit-ari buruzko zalantzak Erresuma Batuko ekonomia moteltzen ari dira. %1,4 hazi zen iaz BPG barne produktu gordina, kopururik txikiena 2009. urteaz geroztik. Urteko azken hiruhilekoan, gainera, %0,2 baizik ez zen hazi, uzkurtu egin baitziren eraikuntza eta industria. Industrian egindako inbertsioa urte osoan jaitsi da, enpresak inbertsioak atzeratzen ari direlako brexit-arekin zer gertatuko den argitu arte. Urtearen amaieran, zerbitzuek bakarrik egin zioten tira ekonomiari (+%0,4). Atzeraldirik ez dute espero oraingoz ekonomistek; langabezia oso apal dagoenez eta sektore batzuetan soldatek gora egin dutenez, kontsumoak ez lukeelako gutxitu behar.

Argitzeke dagoen gaietako bat da Erresuma Batuaren eta beste herrialdeen arteko merkataritza harremanak zertan geratuko diren. Suitzarekin, behintzat, gauzak ez lirateke asko aldatu beharko, oraingo egoerari eusten dion merkataritza ituna sinatu baitzuten bi aldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.