Bidesari gehiago itzultzea espero dute garraiolariek

Gipuzkoako Aldundiak hiru kamioilariri itzuli behar die pagatutakoa, eta mila bat erreklamazio gehiago daude.

Kamioientzako bidesariak kobratzeko arkua, N-1 errepidean. JON URBE / FOKU.
2023ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gehiago etorriko dira, epai gehiago, behartuz Gipuzkoako Aldundia bidesariengatik kobratutako dirua itzultzera garraiolariei. Hori uste dute behintzat Fenadismerrek eta Hiruk. Espainiako Garraio Elkarteen Federazioaren arabera, «milaka» izango dira, eta Hiru sindikatuak, berriz,1.122 garraiolariren kopurua eman du.

Bidesariak itzultzeko lehen aginduaren berri herenegun jakin zen. Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 3. Auzitegiak ebatzi du hiru kamioilarik 10.000 euro inguru jaso behar dituztela, lau urtez ordaindutako bidesariengatik. Auzitegiek bertan behera utzi zituztelako ordainketa horiek ezartzeko 2016ko eta 2018ko foru arauak. Hala ere, Hiruk salatu du aldundiak bidesari haiekin bildutako 40 milioi euroen zati bat soilik itzuliko duela. «Diputazioak automatikoki itzuli beharko zuen dirua», baina aldundiak birritan ukatu ditu bide administratibotik egindako erreklamazioak. Eta kostuengatik, soilik 1.122 garraiolarik jo dute auzibidera, guztira 12,2 milioi euro itzultzeko eskatuz.

Hiruren ustez, aldundiak dirua xahutu du eta xahutzen jarraitzen du kamioientzako bidesariekin. Izan ere, aldundia kamioientzako bidesariak ezartzear da berriz, beste foru arau baten ostean. Fenadismerrek eskatu du itxaroteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak erabakia hartu arte arau berri horren kontra garraiolari elkarteek jarritako helegiteaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.