Albistea entzun

Iruñeko Udalak torturaren gaia «isilarazi» nahia salatu dute

Larunbateko manifestaziorako Sarasate pasealekuan bozgorailuak jartzeari ezezkoa eman dio Navarra Sumak
Manifestazioa iragartzeko egindako agerraldia, joan den astean.
Manifestazioa iragartzeko egindako agerraldia, joan den astean. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko martxoak 5

IRUÑEA. Tortura kasuak ikertzeko aldarria entzungo da bihar arratsaldean Iruñeko erdiguneko kaleetan, baina manifestazioaren deialdia bultzatu duten eragileek salatu dute Iruñeko Udala trabak jartzen ari zaizkiela. Sarasate pasealekuan da amaitzekoa protesta, eta han bozgorailuak jartzeko baimena ukatu du udalak, «ez delako hamabost egun lehenago» jakinarazi. Nafarroako Torturatuen Sareak azpimarratu du torturaren aurkako mezua «isilarazi» nahi duela Navarra Sumaren udalak.

Espainiako Gobernu ordezkaritzak baimena aldatzera behartu ditu, halaber. Iruñeko autobus geltoki zaharrean zen hastekoa manifestazioa, 17:30ean, baina handik gertutik aterako da azkenik, Baluartetik. Torturatuen Sareak nabarmendu du, halere, egin eginen dutela protesta: «Errealitate hori ezkutatzeko ezein saiok ez du lortuko desagerraraztea, ezta erakunde nafarren torturaren gaineko ikerketa egiteko gure eskaera isilararaztea ere».

Mikel Zabalzari buruzko audioa soka luzea ekartzen ari dira azken asteotan, bertzalde. Atzo, erraterako, EH Bilduk salatu zuen Espainiako Kongresuak atzera bota duela Defentsa ministroak gaiari buruz egitekoa zuen agerraldia. EAJk, bere aldetik, Senatuan galdetuko dio Espainiako Gobernuari Zabalzaren kasuaz, heldu den astearteko kontrol saioan: kasua argitzeko zein neurri hartuko dituen galdeginen dio.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Rufi Etxeberria eta Oihana Garmendia Sortuko kideak, atzo, Donostian, Ion Telleria kazetariak gidaturiko solasaldian. ©JON URBE / FOKU

Hurrengo urratsa: kaleratzea

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Espetxe politika «humanizatuta», betetako urteen araberako baimenak, hirugarren graduak eta baldintzapekoak lortzea du xedea Sortuk: 168 presok «kalea zapaltzea».
Rufi Etxeberria eta Oihana Garmendia Sortuko kideak, gaur, Donostian, Ion Telleria kazetariak gidaturiko solasaldian. ©jon urbe / foku

Hurrengo urratsa: kaleratzea

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Espetxe politika «humanizatuta», betetako urteen araberako baimenak, hirugarren graduak eta baldintzapekoak lortzea du xedea Sortuk: 168 presok «kalea zapaltzea».

Luzia Ezker, Jon Alonso, Eneko Etxeberria, Amaia irigoien eta Iñaki Alforja, Nafarroako Parlamentuan, agerraldiaren ostean. ©Iñigo Uriz / Foku

Naparra biktima gisa aitortua izateko eskatu dio sendiak parlamentuari

Joxerra Senar

Eneko Etxeberria Naparraren anaiak 2015etik hona kasuak izan dituen nondik norakoen berri eman die taldeei, eta hainbat eskaera egin dizkie: besteak beste, legebiltzarrak ahal duen guztia egin dezala Jose Miguel Etxeberriaren arrastoak bilatzeko bigarren araketa egiteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna