NBEk ohartarazi du Tigray eskualdeko egoera larria dela

Amnesty Internationalek salatu du Etiopiako Mai Kadra hirian «sarraskia» egin dutela

2020ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
ADDIS ABEBA. Tentsioa areagotzen ari da Etiopiako Tigray eskualdean, eta gobernu nazionalaren eta TPLF Tigray Askatzeko Herri Frontearen arteko borrokek segitzen dute. Michelle Bachelet NBE Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzordeko goi mandatariak atzo adierazi zuen «egoeraren kontrola galtzeko arriskua» dagoela, eta horrek ondorio larriak eragingo lituzkeela herrialdean.

Horiek horrela, Amnesty Internationalek salatu zuen zibilen aurkako sarraskia egin dutela eskualde horretan dagoen Mai Kadra hirian. Bacheletek horiek ikertzeko eskatu zuen, eta «gerra krimenak» izan daitezkeela adierazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.