Amatasun plusa bi gurasoei zabaltzea onartu du Madrilek

Bietako batek jasoko du, ez soilik amak: 400 eta 1.400 euro artekoa izango da urtean, seme-alaben arabera

2021eko otsailaren 3a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernuak atzo onartu zuen pentsioen erreformaren lehen neurria. Ama izandakoek beren pentsioetan jasotzen duten plusa beste gurasoak ere eskatu ahal izango dute. Hori bai, bietako batek bakarrik jasoko du: haurra jaio edo adoptatu ondorengo urteetan lan baimenengatik, langabeziagatik edo kotizazio txikiagoagatik bere lan ibilbidean kalterik handiena jasan duenak. Plus hori urtean 400-1.400 euro bitartekoa izango da. Eskuratzeko, ez da beharrezkoa izango gutxienez bi seme-alaba izatea, orain arte bezala; lehenengotik ordainduko da.

PPren gobernuak 2016an jarri zuen martxan osagarri hori, gizonen eta emakumeen pentsioen arteko arrakala murrizteko. Baina Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi du neurriak beste gurasoa diskriminatzen duela, eta Espainiako Gobernuak orduan erabaki du neurria zabaltzea, aitari zein beste amari, bikote homosexualen kasuetan. Erretiro pentsiotan ez ezik, osagarri hori jaso ahalko dute alarguntzako edo ezintasun iraunkorreko sarietan ere.

Orain arte, pentsioen zenbatekoak handitu egtien ziren seme-alaba kopuruaren arabera: pentsioaren %5 gehiago, bi seme-alaba izanez gero; %10, hiru izanez gero; eta %15, lau edo gehiago izanez gero. Ehuneko horien ordez, kopuru finko bat jarriko du orain gobernuak, urtean ia 400 euro gehiago seme-alaba bakoitzeko, eta, gehienez ere, lau seme-alaba arte (kasu horretan 1.400 euro izango dira eta ez 1.600 euro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.