Hilabeteko grebaldia abian da zahar etxeetan

2019ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
DONOSTIA. ELA sindikatuak deituta, hilabeteko greba hasi dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek. Lehengo astean akordio «partzial» bat lortu zuen UGTk patronalarekin, baina gainerako sindikatuek esan dute lan itun osoa lortu arte borrokan jarraituko dutela. Izan ere, soldatetan hobekuntzak taxutze aldera itundutakoa da lehengo asteko ituna, baina horrekin bakarrik konformatu gabe, lan baldintzetan eta ematen den zerbitzuan, oro har, hobera egin behar dela uste dute beste sindikatuek. Gogora ekarri dute, gainera, UGTk langileen ordezkaritzaren %10 besterik ez duela, eta «legitimitaterik» ez dutela, beraz, berak bakarrik hitzartutako itunek. ELArentzat, akordio hori hitzartu du UGTk aldundiaren «babesean», langileak «desmobilizatzea» lortzeko, baina aldarrietan irmo daude: «Borrokan jarraituko dute». Hilaren 28rako dute grebarako deia eginda LABek eta CCOOk ere. Gaur protesta egingo dute egoitzetako egoiliarren senideek, Gipuzkoako Diputazio parean, irtenbide eske, gatazka zerbitzua eskasten ari dela baitiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.