Albistea entzun

PSNk atea itxi dio Mañeru eremu mistoan sartzeari

Etzi bozkatuko dute proposamena parlamentuan. Alzorrizek esan du ez dela gaiaz «hitz egiteko garaia»

Berria -

2023ko urtarrilak 31

IRUÑEA. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak Euskararen Legea erreformatzeko egindako proposamena ez da aurrera aterako, Navarra Sumak eta PSNk itxi egingo baitiote atea, aurka bozkatuta, eta, hortaz, Mañeru ez dute sartuko eremu mistoan. Mañeruko Udalak eremu mistoan sartzea onartu duen arren, Nafarroako udalerri horretan euskarak ez du izango eremu mistoak ematen duen babesa.

Navarra Suma eta PSN ez beste talde guztien lege proposamena etzi eztabaidatu eta bozkatuko dute Nafarroako Parlamentuan, baina PSNk jada aurreratu du bozketa horrek zer-nolako emaitza izango duen, haren ezezkoa eta Navarra Sumarena nahikoa izango baitira euskarak babesik gabe segitzeko Mañerun, orain arte bezala.

PSNko bozeramaile Ramon Alzorrizek iragarri du bere alderdiaren deliberazioa; «ez da eremu mistoaren hedatzeaz hitz egiteko garaia», esan du. Mañeruko Udaleko indar politikoen korrelazioa «luze gabe» alda daitekeela erantsi du Alzorrizek, eta Nafarroako udalerri hori eremu mistoan sartzeak «beste konnotazio batzuk» izan ditzakeela. «Legeak ez du atzera egiteko aukerarik ematen; badira eremu mistoan sartu nahi duten udalerriak, eta, gero, agian, atzera egin nahiko dutenak», esplikatu du: «Ongi aztertu behar dira kontu horiek».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Armendariz, Zaballatik atera berri. ©Etxerat

Aske geratu da Iñaki Armendariz euskal presoa

Berria

25 urteko zigorra osorik beteta atera da Zaballako kartzelatik.

Foro Sozialak Donostian egindako azken jardunaldiaren aurreko argazki ekitaldia, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

Presoen gizarteratzea «galaraziko ez duen lobbya»

Xabier Martin

Aitzol Aslak dio Auzitegi Nazionalak «moteldu» egin duela presoen prozesua. Txemi Perezen ustez, gizartea «beheko kanpalekuan» da jada

Sebas Gurtubai Darocako (Espainia) espetxetik irten berritan ©Etxerat

Sebas Gurtubai eta Zigor Blanco aske geratu dira, hogei urteko espetxealdia beteta

Berria

Zigorraren hiru laurdenak aspaldi beteta zituzten bi presoek, baina osorik bete dute espetxe zigorra. Darocako (Espainia) espetxetik atera da Gurtubai, eta Basaurikotik (Bizkaia) Blanco.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...