Koronabirusa

Beste bost hildako baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian

Osasun zerbitzuek 4.564 PCR proba egin dituzte, eta 24k eman dute positibo: gehienek, Nafarroan

PCR proba baten azterketa, Txagorritxun (Gasteiz). GORKA RUBIO / FOKU.
2020ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Koronabirusaren eragina apaldu egin den arren, atzo beste bost lagun hil ziren Hego Euskal Herrian gaitzaren ondorioz. Hildako horiek azken hirurogei egunetan PCR proban positibo eman duten pertsonak dira; irizpide hori erabiltzen ari dira osasun erakundeak koronabirusaren ondorioz hil direla baieztatzeko. Herenegun, ez zuten heriotzarik baieztatu. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eguneratu zituzten datuak, eta 24 lagunek eman zuten positibo PCR proban: hamahiruk Nafarroan eman zuten, zazpik Bizkaian, batek Araban, eta beste batek Gipuzkoan. Osasun zentroek herenegun egindako 4.564 PCR probetan antzeman zituzten kasu horiek, eta deigarria da Nafarroako hazkundea —herenegun hiru kasu soilik antzeman zituzten han—. Test azkarrak, berriz, 559 pertsonari egin zizkieten, eta horietatik hirurogeiri aurkitu zizkieten antigorputzak. Koronabirusagatik zaintza intentsiboetako unitateetan jarraitzen dute 24 pertsonak, atzo baino lau gutxiagok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.