Nerabe bati gurasoek egindako eraso homofobo bat salatu du Gasteizko Udalak

2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
GASTEIZ.16 urteko nerabe batek gurasoen partetik eraso homofobo bat jasan duela jakinarazi dute egunotan, eta Gasteizko Udalak gogor salatu du gertaera hori. Gurasoek semea mehatxatu eta makila batekin jo zutela salatu zuen gazteak. Eraso «LGTBIfobotzat» jo du gertaera, eta horiek «giza eskubideen urraketa larria» direla adierazi du Gasteizko Udalak. Horrekin batera, «babesa eta gertutasuna» helarazi dizkio nerabeari. Gasteizko Ekainak 28 koordinakundeak, berriz, elkarretaratze bat egin zuen atzo erasoa salatzeko, eta udalak mobilizazioan parte hartzeko deia egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.