Athleticek Granadilla hartuko du gaur, Espainiako Kopako final-zortzirenetan

Maite Oroz, Athleticen denboraldi honetako lehia batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
2020ko otsailaren 11
00:00
Entzun
FUTBOLA. Lehiak ez du etenik. Herenegun jokatu zuten Espainiako Superkopako finala —Realak 10-1 galdu zuen Bartzelonaren aurka—, eta gaur eta bihar, Espainiako Kopako final-zortzirenen txanda da. Gaur, Athleticek Granadilla hartuko du Lezaman (19:00, TDP); bihar, Realak Madril, Zubietan (18:00). Zuri-gorriak dira faborito final-laurdenetara pasatzeko, etxean ariko baitira. Baina ezin dira deskuidatu, Kanariar uharteko (Espainia) taldea aurkari bihurria baita. Espainiako Ligan, adibidez, Athleticek 1-0 galdu zuen Granadillaren zelaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.