Koronabirusa

EHUk espedientea ireki dio irakasle bati, gelan maskararik gabe egoten zelakoan

2020ko urriaren 2a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Euskal Herriko Unibertsitateak espedientea ireki dio Farmazia Fakultateko irakasle bati, ikasturte hasieratik eskolak maskararik gabe eman dituelakoan. EHUk jakinarazi du irakasleak positibo eman duela PCR proban, eta gertaeraren berri izan bezain laster abian jarri dutela protokoloa, Osakidetzari gertatutakoaren berri emanda. Gainera, ohar batean azaldu dutenez, isilpeko informazio espedientea ireki dute, kasuaren «xehetasun guztiak» jakiteko eta, erantzukizunik badago, eskatzeko. Espedientea hamabost egunean ebatziko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.