Eragileek lehen arreta babestera deitu dute biharko

2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
BILBO. Osakidetza «desegiten» ari dela salatzeko eta osasun publikoaren alde egiteko, manifestaziora deitu dute biharko SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek. Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko da protesta, 12:00etan.

Esther Saavedra ELAko kideak atzo Euskadi Irratian adierazi zuenez, lehen mailako arretan «ez daude lan baldintza onak», eta langileak osasungintza publikotik pribatura joatea eragiten du horrek. Horrekin batera, Amaia Mayor SATSEko kideak azaldu zuen lehen arretako langileek gainkarga «izugarria» jasaten dutela.

Pribatizazioaren, murrizketen eta lehen arreta desegitearen kontra egingo dute bihar, eta EH Bilduk mobilizazioarekin bat egitera eta«kaleak hartzera» deitu ditu herritarrak. Koalizioaren arabera, «guztion» ardura da osasun sistema publikoa «bizirik» mantentzea. Horrela, EH Bilduko Rebeka Uberak, Iker Casanovak, Maria del Riok eta Carlos Ibargurenek parte hartuko dute protestan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.