Fakturen ordainketa erraztuko du Gipuzkoako Urak partzuergoak

2020ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Gipuzkoako Urak partzuergoko kideek aho batez erabaki dute fakturak ordaintzeko borondatezko epea abenduaren 31ra arte luzatzea, eta errekargurik eta interesik gabeko ordainketa zatikatuak erraztea. Era berean, jakinarazi du alarma egoerak irauten duen bitartean ez duela ur etenik egingo faktura ez ordaintzeagatik. Bi hilabeteotan euren ateak itxi behar izan dituzten ostalaritzako saltoki eta lokal guztiei %100eko hobaria emango die bigarren hiruhilekoari dagokion fakturaren zati finkoagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.