Netanyahuk immunitatea eskatuko dio parlamentuari, epaitu ez dezaten

2020ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
JERUSALEM. Benjamin Netanyahu Israelgo jarduneko lehen ministroak immunitatea eskatuko dio Israelgo Parlamentuari, ez dezaten epaitu ustelkeriagatik. Ganberak zigorgabetasuna aitortzea da auziak saihesteko Netanyahuri gelditzen zaion azken aukera. Lehen ministroak babesa eskatzeko epea amaitzear egon arte itxaron du immunitate eskea egingo duela iragartzeko. Erabakiaren ondorioz, haren kontrako prozesua atzeratu egingo da; ziurrenik, martxoaren 2ko bozak baino geroagora arte. Auziaz erabaki beharko lukeen batzordea eratu gabe dago parlamentuan, blokeo politikoaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.