Torraren helegitea irailaren 17an aztertuko dute

2020ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak irailaren 17an aztertuko du Quim Torra Kataluniako presidenteak bere aurkako zigorrari aurkeztu zion helegitea.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak iragan abenduan zigortu zuen Torra urte eta erdiko inhabilitazioarekin eta 30.000 euroko isunarekin, iazko apirileko Kataluniako bozen harira politikari presoen aldeko xingolak «garaiz» ez kentzeagatik. Kataluniako auzitegiaren sententzia ez zen irmoa, eta, hortaz, irailean bilakatuko da irmo, Espainiako Gorenak Torraren helegiteaz iritzia ematen duenean.

Gorenak, gainera, onartu egin du Espainiako Hauteskunde Batzordeak Carles Puigdemonten eta Toni Cominen europarlamentuko eserlekuak hutsik uzteko erabakia, konstituzioaren zina egin ez zutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.