Emakume Master Cupeko final-laurdenak dira gaur

Asteasun lehiatuko dira zortzi bikoteak, eguerdian eta arratsaldean, eta pilota mistoarekin jokatuko dute

2021eko martxoaren 6a
00:00
Entzun
PILOTA. Emakume Master Cup berezia da aurtengoa, pandemiak eraginda murriztu egin behar izan baitute. Ondorioz, ezinbestean gutxitu behar izan dute antolatzaileek pilotari kopurua. Gaur ekingo zaio, final-laurdenetako lau partidekin. Asteasun jokatuko dira guztiak, pilota mistoarekin. A multzoan, 12:00etan, Etxebeste-Olatz Ruiz de Larramendi bikoteak Amaia Aldai-Leire Aldai bikoa izango du kontrario, eta 15:30ean, Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi ariko dira Aldaregia-Mendizabalen aurka (ETB). B multzoan, 13:00etan hasita, Garai-Orbegozok Larrarte-Urkizu izango dituzte parean, eta 16:30ean, ondorengo partida hau jokatuko da, final-laurdenei amaiera emateko: Arrizabalaga-Naroa Agirre, batetik, etaRuiz de Infante-Bergara, bestetik (ETB). Bikote irabazleek martxoaren 20an dituzte finalerdiak, Irunen, eta finala ere hor izango da, apirilaren 4an.

Bestalde, Bizkaia pilotalekuak hamar urte betetzen dituela eta, ospakizun eguna izango da martxoaren 19a. Hainbat modalitatetako zazpi partida jokatuko dira, eta beste lau, trinketean, 09.00etatik 20.00ak arte gutxi gorabehera; tartean Binakako Txapelketako Elezkano II.a-Zabaletaren eta Peña II.a-Albisuren arteko partida. Hamar urtean, 713 pilota jaialdi izan dira Bilboko pilotalekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.