EAJk eta EH Bilduk galdeketen alde egin dute elkarrekin

Azaroaren 18ko bozketetan parte hartzera deitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Donostiako Udalean

2018ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Hilaren 18an estatus politikoari buruzko galdeketak egingo dira Donostian eta Irunen (Gipuzkoa), eta Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin (Bizkaia). Gure Esku Dago-k sustatutako galdeketa horietan parte hartzera deitu zuten atzo Gipuzkoan EAJk eta EH Bilduk. Bi erakunde nagusietan: Batzar Nagusietan eta Donostiako Udalean. Eta elkarrekin. Biek egindako proposamena onartu baitzen Batzar Nagusietan, eta bi horiek adierazpena onartu baitzuten udalean.

Batzar Nagusietan onartutako proposamenak babesa agertu die Donostiako eta Irungo galdeketei, bertan parte hartzera deitzen dituzte herritarrak, eta horiek euren etorkizunari buruz erabakitzeko, konsultatuak izateko, eta euren borondatea libre eta demokratikoki adierazteko duten eskubidea aldarrikatu du.

Donostiako Udalean onartutako adierazpenean, EAJk eta EH Bilduk galdeketan parte hartzera deitu dituzte herritarrak: «Gure hirian erabaki nahi dugu Euskal Herriaren etorkizuna. Herri bat garelako, erabakitzeko eskubidea dugulako eta herritarren garaia delako».

Eta bi alderdiek diote parte hartzea oinarrizkoa dela galdeketak indarra izan dezan: «Azaroaren 18an erakutsiko dugu aniztasunetik erabaki nahi dugula. Europako trena heldu da Euskal Herriko geltokira, baita Donostiara ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.