Nafarroako Ahal Dugu-ko kritikoek 'Orain Bai' izena erregistratu dute

2018ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Ahal Dugu-ko sektore kritikoko kideek talde parlamentarioaren izen aldaketa erregistratu dute. Laura Perezek, Carlos Cousok, Ruben Velascok eta Fanny Carrillok zehaztu dute eurek osatutako taldeak aldaketa egiteko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituela; besteak beste, taldearen barruan gehiengoa izatea eta taldeko bozeramailearen sinadura —Couso da bozeramailea—. Sektore ofizialeko Ainhoa Aznarezek, Mikel Builek eta Teresa Saezek, aldiz, adierazi dute aldaketa egin ahal izateko talde guztiaren oniritzia behar dela. Hori dela eta, txosten juridiko bat eskatuko dutela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.