Giza laguntzaz beteriko Errusiaren konboiari oniritzia eman dio Ukrainak

Berria -

2014ko abuztuak 13
KIEV. Errusiak ziurtatu du hark bidalitako giza laguntzaz beteriko konboiari oniritzia eman diola Kievek. Laguntza Ukrainaren ekialdeko Donetsk eta Luhansk eskualdetara bideratu dute. Apiriletik han borrokatzen ari dira Ukrainako armada eta matxino errusiazaleak. Moskuk onartu du bidalitako kamioietan Ukrainako, Gurutze Gorriko eta Nazio Batuen Erakundeko ordezkariak joatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna