Angeluko Castoramako langileen protesta, sarien emendatzea eskatzeko

Berria -

2019ko urtarrilak 18
ANGELU. CGT eta FO sindikatuek deiturik, Castoramako 50en bat langile elkartu ziren atzo, Angeluko saltokiaren aitzinean (Lapurdi). Enpresako zuzendaritzak sariei buruzko negoziazioak berriz ireki ditu, langile batzuek Engloseko denda okupatu ondoren, Frantzia iparraldean. Sariak %1 emendatzea eskaini die enpresak, baina ehun euroko igoera nahi dute, Leroy Merlin lehiakidearen parera heltzeko.