El Salvadorren, 30 urteko espetxealdia abortatzeagatik

Zigorturiko emakumeak larrialdi obstetriko bat izan zuen, baina ez zuen osasun arretarik jaso

2022ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
SAN SALVADOR. El Salvadorko epaile batek 30 urteko espetxealdira zigortu zuen atzo nahi gabeko abortu bat izan zuen emakume bat.

Abortuaren Despenalizazioaren Aldeko Herri Batasunak azaldu zuenez, zigortuak larrialdi obstetriko bat izan zuen, baina ez zuen osasun arretarik jaso. Fiskaltzak berehala akusatu zuen, eta bi urtez egon da behin-behineko kartzelaldian. Nayib Bukele presidente denetik lehen aldiz jarri dute horrelako zigor bat, nahiz eta agintariak esan zuen amaitu egingo zutela haurdunaldian osasun larrialdiak sufritzen dituzten emakumeen kontrako jazarpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.