Armadak Burkina Fasoko parlamentua hartu, eta «trantsizio gobernua» jarri du

Manifestariek Uagaduguko karrikak hartu zituzten atzo protesta egiteko.
Manifestariek Uagaduguko karrikak hartu zituzten atzo protesta egiteko. STR / EFE

Berria -

2014ko urriak 31
UAGADUGU. Burkina Fasoko parlamentua hartu du armadak, eta «urtebeteko trantsizio gobernua» ezarri du. Blaise Compaoreri presidenteari heldu den urteko bozetan aurkeztea ahalbidetuko liokeen konstituzioaren erreforma bozkatzekoak zirenean piztu ziren protestak, atzo. Manifestariek su eman zioten parlamentuari, eta, gobernua deseginda, larrialdi egoera aplikatu zuten. Asteartetik daude protestan ehunka herritar, 27 urte aski dira lelopean, Compaorek boterean jarrai ez dezan. Estatu kolpe baten bitartez iritsi zen presidentetzara, 1987an.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna