Luis Barcenas kartzelatik atera da, 200.000 euroko bermea pagatuta

Luis Barcenas, Madrilgo Soto del Real espetxetik irten berri, atzo.
Luis Barcenas, Madrilgo Soto del Real espetxetik irten berri, atzo. V. LERENA / EFE

Berria -

2015eko urtarrilak 23
MADRIL. Kalean da Luis Barcenas PPko diruzain ohia. Hemeretzi hilabete Madrilgo Soto del Real espetxean preso egin eta gero, aske irten zen atzo gauean. PPren B kontuen eta Gurtel auziaren harira atxilotu zuten, administrazio publikoaren eta ogasunaren kontrako delituak eta dirua zuritzea leporatuta. Baldintzarik gabe kartzelatu bazuten ere, 200.000 euroko bermea aplikatu diote asteon. Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak baieztatu duenez, atzo goizerako dagoeneko ordaindua zuten bermea Barcenasen bederatzi senidek bildutako diruarekin. Edonola ere, «ihes egiteko arriskua» dagoela argudiatuta, Barcenasek astean hirutan pasatu beharko du epaitegitik sinatzera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna