Gizon bat atxilo Gasteizen, bikotekidea jotzea leporatuta

Ostiralean Barakaldon bikotekidea labankatu zuen gizonezkoaren bila ari da oraindik Ertzaintza

2021eko uztailaren 20a
00:00
Entzun
GASTEIZ. 45 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Gasteizen, indarkeria matxistarekin lotuta. Udaltzaingoak dei bat jaso zuen 01:15ean, Lakua-Arriaga auzoko etxebizitza batean bikote baten arteko eztabaida piztu zela esanez. Udalak ohar batean azaldu duenez, emakumeak zauriak zituen aurpegian, itxuraz bikotekideak eragindakoak. Andrearen adierazpenak entzunda eta zauriak ikusita, udaltzainek gizona atxilotu zuten. Biktima ospitale batera eraman zuten, zauriak sendatzeko.

Udaltzainek 31 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean, emakume bati ukituak egitea egotzita. Amarika plazan izan zen erasoa: gizonak emakumeari sorbaldatik heldu zion, eta ipurmasailetan ukituak egin zizkion haren onarpenik gabe. Udaltzainek atxilotu egin zuten gizona, sexu abusuen delitua egotzita.

Bestalde, Ertzaintzak gogora ekarri du 29 urteko gizon baten bila ari dela oraindik. Barakaldon (Bizkaia) ostiral gauean bikotekideari eraso egitea egozten diote: emakumeari labana sartu zion, etaandrea ospitalean artatu behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.