Italiak asteartean eztabaidatuko du zentsura mozioaz

Berria -

2019ko abuztuak 14
ERROMA. Urgentziaz elkartu zen atzo Italiako Senatua, Matteo Salvini Barne ministroak joan den astean aurkeztutako zentsura mozioaren ondotik. Giuseppe Conte lehen ministroa deitu dute ganberara datorren astearterako, zentsura mozioa eztabaidatzeko. Salvinik, Lega eskuin muturreko alderdiaren buruak, apurtutzat eman zuen gobernu koalizioa, baina Contek ez zuen dimisioa eman.

«Ez dut ulertzen hauteskundeekiko beldur hori», adierazi zuen atzo Salvinik bere hitzaldian, eta gogor kritikatu zuen Matteo Renzi lehen ministro ohia. Legako buruak alde ditu inkestak, eta hauteskundeak aurreratu nahi ditu hori aprobetxatzeko. Halere, baliteke M5S Bost Izar Mugimenduak eta PD Alderdi Demokratak bat egitea haren igoera gelditzeko. Oraingoz, Senatuak Salviniren asmoak geldiarazi ditu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna