Frantziako tropak ateratzeko eskatu du Burkina Fasok
UAGADUGU. Burkina Fasoko trantsizio gobernuak herenegun Frantziari eskatu zion atera ditzala tropak Afrikako herrialde horretatik, ABI Burkinako Informazio Agentziak jakinarazi zuenez. ABIren arabera, hilabeteko epea eman diote Parisi.
Azken hilabeteetan, Burkina Fason geroz eta protesta gehiago izan dira Frantziako armadaren presentziaren kontra, ez duelakoan onurarik ekarri talde jihadistei aurre egiteko borrokan; manifestariek, gainera, Errusiarekin elkartzeko eskatu dute. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak herenegun esan zuen Ibrahim Traore Burkina Fasoko presidentearen zain dagoela horretaz aritzeko.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.