Cabezudoren aurkako epaiketa 2022an hasiko da

2021eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gipuzkoako Auzitegiak erabaki du Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren aurka ahozko epaiketa hastea, haren kontrako auzibide nagusiarekin lotuta. 47 delituren egilea izatea egozten diote, 21 emakumeren salaketak oinarri hartuta. Sexu askatasunaren, intimitatearen eta osotasun moralaren aurkako delituak,eta iruzurra leporatzen dizkiote.

Efe agentziak eskuratu duen autoaren arabera, auzitegiak ondorioztatu du ikertutako egitateek «delitu izaera» dutela, eta «oinarri nahikoa» dagoela horien aurka egiteko. Era berean, baztertu egin ditu Cabezudoren defentsak egindako eskaerak: ahozko epaiketaren hasiera atzeratzea eta biktimetako bati egindako ustezko delituak prozeduratik kentzea. Horiek horrela, auzia ahozko epaiketaren atarian legoke: datorren urtean izango litzateke. Akusatua behin-behineko espetxealdian dago, 2018ko maiatzaren 4tik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.