Semea hil zuen andreari sei urteko zigorra ezarri diote
AZPEITIA. Orain dela bi urte eta erdi semea bainuontzian ito zuen andreari sei urteko espetxealdia ezarri dio epaileak. Itxita, ordea, 24 urtera arteko zigorra bete dezake, epaiketan ondorioztatu baitute buru gaixotasun bat duela andreak. Gipuzkoako Probintzia Auzitegian izan zen andrea astelehenean, eta bertan aitortu zuen egindakoa: haurra hil zuela, alegia. Gainera, fiskalaren zigorra onartu zuen. Umearen ama izatea larrigarritzat hartu du epaileak, eta buruko eritasuna izatea, berriz, aringarri moduan.
2019ko uztailaren 23an izan zen gertakaria, eta haurra hil ostean, bere buruaz beste egiten ahalegindu zen andrea. Handik hogei egunera Donostiako Ospitaleko Psikiatria Unitatera eraman zuten. Egun, Aita Menni (Arrasate, Gipuzkoa) erietxean dago, eta han segituko du, oraingoz.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.