Euskal Eskola Publikoaren jaia hartzeko prest da Errenteria

EHIGEk festaren egitaraua aurkeztu du Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian; ekainaren 2an izango da

Jaia aurkezteko ekitaldia, atzo. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
ERRENTERIA.Makina bat taupada leloa izango du aurten Euskal Eskola Publikoaren jaiak. Ekainaren 2an egingo da, Errenterian (Gipuzkoa). Bihotzak berezkoa duen martxari erreparatu nahi diote, eta Errenteriaren iragan industrialari. Atzo, Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian agerraldi bat egin zuten egitaraua prest dela jakinarazteko. EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko koordinatzaile Lurdes Imaz, eskolako guraso Maialen Oliveri, herriko alkate Julen Mendoza eta Porrotx pailazoa mintzatu ziren. Herriarentzat egun aski garrantzitsua izango dela onartu zuten. Sei gunetan banatuko dute Errenteria jairako, eta askotariko ekintzak egongo dira, adin tarte guztiak asetzeko modukoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.