Aire zabalean hautazkoa izanen da maskara

2021eko uztailaren 22a
00:00
Entzun
MADRIL. Aldaketarik ez; aire zabalean maskara kenduta ibiltzea libre izango da, baldin eta inguruko pertsonekin 1,5 metroko distantzia eduki badaiteke. Atzo Espainiako Kongresuan berretsi zuten errege dekretuak hala zehazten du: «Dekretu honek egoera jakin batzuetan besterik ez du onartzen malgutzea. Arau orokorra da maskarak soinean eraman behar direla». Ekainaren 24an jarri zuen neurri hori indarrean Espainiako Gobernuak, baina oraindik berresteko zegoen, eta desadostasunak sortu ditu. Atzo bertan Eusko Jaurlaritzako arduradunek jakinarazi zuten gutun bat bidali diola Iñigo Urkullulehendakariak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi, besteak beste, maskaren erabilera derrigortzeko neurriak eskatuz. Ekainaren amaieratik hona asko okertu dira izurriaren datuak,eta zenbait erakunde ari dira lotzen igoera hori maskaren erabileran egon den malgutzearekin. Osasun ministro Carolina Dariasek, hala ere, neurri «zuhurra» dela argudiatu zuen atzo..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.