Barronen urtegia egiteko proiektua, bertan behera

2020ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Acuaes enpresa publikoak uko egin dio Barronen (Araba) urtegia eraikitzeko proiektuari. Ekologistak Martxan eta Barron-Añanako Urtegiari Ez plataformako kideek agerraldia egin zuten atzo, eta jakinarazi enpresa publikoak bertan behera utzi dituela urtegia egiteko lanak, «kostu ekonomikoek aurreikusitako finantza plana gainditzen zutelako, eta, ondorioz, ezinezkoa litzatekeelako bermatzea planean jasotako baldintzak». Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioari iazko urtarrilean igorritako eskaera baten ondoren jaso dute berria plataformako kideek.

Espainiako Gobernuak eta Ebroko Ur Konfederazioak aurreikusitako proiektua da, eta helburuetako bat zen Barron eta Artiega herrien artean—Añanako Kuadrillan (Araba)— eraikitzea urtegia, «inguruko lurrak ureztatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.